viernes, 14 de junio de 2013

POBALEKO BURDINOLA



POBALERA JOAN GARA

Ekainaren 5ean, asteazkena, txango bat egin genuen Pobalera, Muskizera. Bertan, Burdinola dago eta bere ondoan errota bat ere bai.
Lehenengo errotara joan ginen, gero errotaren ardatzak eta harriak ikusi genituen,500 kilokoak ziren harriak. Burdinola eta errota urarekin mugitzen dira.
Burdinolak mailu bat dauka burdina zapaltzeko. Burdina egiteko burdin minerala behar da. Burdinolan errementari bat dago, Luisma deitzen da. Burdina sutan sartzen du, gero hozten du eta azkenik forma ematen dio.

Aitor, Jordi, Nicolas, June eta Zara






POBALEKO BURDINOLA ETA ERROTAK

Ekainaren 5ean 3. maila guztia joan ginen Muskizera (Pobal). Pobalen errota bat eta burdinola bat zegoen. Gure gida Silvia deitzen zen.Pobaleko errotak 500 urte ditu eta burdinolak 400 eta piku. Martxan jarri eta bi harri erraldoi 300 kilo pisatzen  dutenak, bata besteari buelta emanez igurzten dute eta irina egiten da. Errementariak erakusketa bat egin zigun metalarekin. Errementaria Luisma deitzen zen. Luismak erakusketa bat egin zigun suarekin. Sua hauspo batzuekin egiten zuen. Ezpatak, labanak … ekarri zizkigun.

ALEX, IRIA, HUGO, IBONE ETA  JON ANDER







POBALEKO BURDINOLA
Ekainaren 5ean 3.mailako bi gelak Pobalera (Muskiz) joan ginen.
Errotara joan eta artoa eta irina egiten ikusi genuen.
Gero kanpora atera ginen, eta tapoi erraldoi bat ikusi genuen burdinolaren gainean.
Tapoia zabaltzean ura jausten zen eta errota martxan ipintzen zen. Burdinezko mailuak burdinari kolpeak ematen zizkion.
Kanpoan burdin-mineral batzuk ikusi genituen.
Erremetaria Luisma deitzen zen.
Burdinezko figurak nola egiten ziren erakutsi zigun.
Sutan ipintzen zituen burdinezko totxoak eta burdina bigundu egiten zen forma emateko. Ondoren ingude baten gainean mailukadak emanez formak lortzen zituen.


Naiara, Miren, Markel, Asier eta Julian.






POBALEKO BURDINOLA

Ekainaren 5ean Pobalera  joan ginen burdinola eta errota ikustera.Errotak,500 urte baino gehiago dauzka ,errota urarekin ibiltzen da.Errementariak esan zigun edozein gauza egin dezakegula burdin urtuarekin.Kanpoan burdin mineralak ikusi genituen.Kobazuloak egiten zuten mineral gorriak aurkitzeko. Mineral gorria kalitate onekoa da. Hauspo erraldoiak zeuden sua handitzeko.

Garazi, Yara ,Ugaitz eta Jon.





martes, 28 de mayo de 2013

Irakurtzea dibertigarria da.


martes, 14 de mayo de 2013

Neurriak bertsotan


 

Matematika orduan hor gabiltza kilo, hekto eta honelako hitz arraroak ikasi nahian. Kantak eta bertsoak  errezago ikasten ditugunez, zer bururatu... eta hor jarri gara gure lehenengo bertsoa asmatzen. Errimaz ez da oso ona baina seguru hurrengoa hobeto aterako zaigula.



SISTEMA HAMARTARRA

Greziarrek jarri zioten

Milakoari kilo,

Horregatik diogu

Mila, kilometro.

Hekto berriz daukagu

Ehunka kontatzen

Ehun metro horrela

hektometroa zen.


Beste bat ere dugu

Guk dekametroa

Deka hamar denez

Hamar metrokoa.

Txikiena oraindik

Da milimetroa

Mila esan nahi dugu

Ai ze txikitxoa!

lunes, 15 de abril de 2013

Zenbaki naturalen biderketa eta zatiketa


jueves, 21 de marzo de 2013

ANTTON KAZABON GUREKIN EGON DA


   Martxoaren 18an Antton Kazabon idazlea Altzaga ikastolara etorri zen 3.mailako neska mutilekin egotera.

Guk denok, aurretik bere liburu bat irakurri genuen, Ttantto deitzen zen liburua.

Anttonek bertso batekin  eman zigun agurra.

Gero galderak egin genizkion:
Zenbat urte zituen, noiz hasi zen idazten…
Ttantto esku-pilotako pilota bat da. Antton gaztetan pilotaria izan zen eta horregatik asmatu zuen liburu hau. Pilotak, zozketako txapa eta pilotarien gerrikoak ekarri zituen.

 Ondoren pilotari baten eskua nola prestatu behar den erakutsi zigun. Horretarako Garaziri takoak jarri zizkion.




Beranduago asmakizun eta ahokorapilo lehiaketa egin genuen.













 Irabazleei liburu bana oparitu zien. Irabazleak Maialen, Luca eta Zara izan ziren.
Amaieran liburuak  eta ahokorapiloen orriak sinatu zizkigun.
Oso ondo pasatu genuen. 






miércoles, 27 de febrero de 2013

Komikiak




lunes, 28 de enero de 2013

Luzera neurriak


Biderketak ikasten

Ezin ditugu ahaztu , baina ez badugu praktikatzen...
Animo eta ondo pasa!!!

miércoles, 9 de enero de 2013

Txanela Lurraren mugimenduak


Lurraren higidurak




martes, 8 de enero de 2013

Lurraren mugimenduak