Anttonek bertso batekin eman zigun agurra.
Gero galderak egin genizkion:
Zenbat urte zituen, noiz hasi
zen idazten…
Ttantto
esku-pilotako pilota bat da. Antton gaztetan pilotaria izan zen eta horregatik
asmatu zuen liburu hau. Pilotak, zozketako txapa eta pilotarien gerrikoak
ekarri zituen.
Ondoren pilotari baten eskua nola prestatu behar den erakutsi
zigun. Horretarako Garaziri takoak jarri zizkion.
Beranduago asmakizun eta
ahokorapilo lehiaketa egin genuen.
Irabazleei liburu bana oparitu zien.
Irabazleak Maialen, Luca eta Zara izan ziren.
Amaieran liburuak eta ahokorapiloen orriak sinatu zizkigun.
Oso ondo pasatu genuen.