martes, 28 de mayo de 2013

Irakurtzea dibertigarria da.


martes, 14 de mayo de 2013

Neurriak bertsotan


 

Matematika orduan hor gabiltza kilo, hekto eta honelako hitz arraroak ikasi nahian. Kantak eta bertsoak  errezago ikasten ditugunez, zer bururatu... eta hor jarri gara gure lehenengo bertsoa asmatzen. Errimaz ez da oso ona baina seguru hurrengoa hobeto aterako zaigula.



SISTEMA HAMARTARRA

Greziarrek jarri zioten

Milakoari kilo,

Horregatik diogu

Mila, kilometro.

Hekto berriz daukagu

Ehunka kontatzen

Ehun metro horrela

hektometroa zen.


Beste bat ere dugu

Guk dekametroa

Deka hamar denez

Hamar metrokoa.

Txikiena oraindik

Da milimetroa

Mila esan nahi dugu

Ai ze txikitxoa!