viernes, 24 de enero de 2014

Laugarren mailan gaude jada...

Aurreko ikasturtean gogo handiz hasi genuen blog hau eta udan oporrak hartu genituenetik ez dugu ezer ere jarri.
 Laugarren mailako lehen hiruhilekoa joan zaigu sarrera bat ere egin gabe, baina horrek ez du esan nahi lanean  aritu ez garenik. Lan handia egin dugu eta horren berri emango dugu tartetxoa hartzen dugunean.
Gaur bertan euskara orduan Kirmen Uribek idatzitako testu bat irakurri dugu. Kirmen idazle ondarrutarra Mikel Urdangarin abeslariarekin ibiltzen da ikuskizun politak eskainiz. Bada, Mikel Urdangarinen kanta polit hau ikasi nahi dugu eta etxean praktikatzeko hona hemen bere kanta. Etxeko txikiekin kantatzeko aproposa da.