Pasadan astean Naiarak eztia
ekarri zuen gelara eta oso gozo zegoen! Bakoitzarentzako goilara bana ere
ekarri zuen guk eztia dastatzeko. Bi abaraska
ere ekarri zituen guk ikusteko, eta eskuak garbitzeko
zapitxo-bustiak. Abaraska batean ezti apur bat ikusten zen.
Naiararen aititea erlezaina da eta erleak
zaintzen ditu. Baina bere aitak eman dio guzti hau gelara ekartzeko ideia eta
oso polita izan da.
Abaraskan hexagonoak daude
argizariz eginda. Argizariak kandelak egiteko balio du.
Eta kontatu digu nondik
ateratzen den eztia: Erle bat, lore polit bat aurkitzen duenean, bere gainean jartzen da eta nektarra
hartzen du. Gero erlauntzara eramaten du, eta han bere lagunei loreak non
aurkitu dituen esaten die, beraiek ere nektar bila joateko.
Komunikatzeko ipurdiarekin
mugimenduak egiten dituzte.
Eskerrik asko Jose Antonio
(aitite).