miércoles, 19 de diciembre de 2012

Erleak eta eztia



Pasadan astean Naiarak eztia ekarri zuen gelara eta oso gozo zegoen! Bakoitzarentzako goilara bana ere ekarri zuen guk eztia dastatzeko. Bi  abaraska ere ekarri  zituen  guk ikusteko, eta eskuak garbitzeko zapitxo-bustiak. Abaraska batean ezti apur bat ikusten zen.







 Naiararen aititea erlezaina da eta erleak zaintzen ditu. Baina bere aitak eman dio guzti hau gelara ekartzeko ideia eta oso polita izan da.




Abaraskan hexagonoak daude argizariz eginda. Argizariak kandelak egiteko balio du.






Eta kontatu digu nondik ateratzen den eztia: Erle bat, lore polit bat aurkitzen  duenean, bere gainean jartzen da eta nektarra hartzen du. Gero erlauntzara eramaten du, eta han bere lagunei loreak non aurkitu dituen esaten die, beraiek ere nektar bila joateko.
Komunikatzeko ipurdiarekin mugimenduak egiten dituzte.




Eskerrik asko Jose Antonio (aitite).





1 comentarios:

EGUZKIÑE dijo...

:-)

Publicar un comentario