miércoles, 30 de abril de 2014

PAKO ARISTI

 PAKO ARISTIREN BISITA
Gaur Pako etorri da. Esan digu bere liburuak errealistak izatea gustatzen zaiola. Bere liburuetan hitz gordinak erabiltzen ditu, kalean entzuten dituelako. 30 liburu inguru idatzi ditu. Idazleak esan zigun liburuaren zatirik zailena izenburua zela, idatzitakoarekin zerikusia izan behar duelako.
Pakok kontatu zigun, egun batean mutil batzuekin topatu zela. Mutilek egindako trastadak kontatu zizkioten Pakori, eta horrela "Martinello eta sei pirata" liburua idatzi zuen.
MIKEL


PAKO ARISTI
Berak esan zigun ez zela erreza liburuak idaztea eta ideiak asmatzea. Niretzat bere libururik hoberena "Martinello eta sei pirata" da baina berarentzat guztiak dira.  Bisitan esan zigun berak 18 urtekin idazten hasi zela eta orain 24 edo 25 liburu zituela eta gehiago egin nahi zuela. Nik nahi dut gurekin etortzea berriro ea beste liburu bat idatzi duen, Martinellorena edo beste gauza batekoa. Kontatu zigun ere liburuaren titulua testuarekin zerbait euki behar zuela. Martinello eta sei pirata benetazkoak direla kontatu zigun eta beraiek joan ziren Pako Aristirengana esatera zeintzuk ziren euren abenturak. Baina Martinello eta zazpi pirataren liburua bere imaginazioarekin egin zuen. Oso polita izan zen bisita.
OIER C.



PAKO ARISTI GUREKIN EGON DA
Apirilaren 10ean Pako Aristi gure liburutegian egon zen. Guk galderak egin genizkion: "Zergatik ipintzen zituen hitz gordinak, nondik atera zituen liburuko izenak"... Eta berak erantzun zigun. Guk ondo pasatu genuen Pako Aristirekin. Gainera gero berarekin argazkiak egin genituen.
IBONE

PAKO ARISTIREN BISITA ALTZAGA IKASTOLAN
Pako Aristi 2014koapirilaren 10ean etorri zen gure ikastolara. Oso ondo pasatu genuen berarekin hitz egiten. Asko ikasi genuen bere bizitzaz eta bere liburuetaz. Guk galdera asko egin genituen eta berak galdera guztiak erantzun zituen.
Bera oso majua izan zen gurekin eta alaia ere. Nik uste dut bere liburuak oso dibertigarriak direla. Denon artean berarekin argazki bat egitea izan zen gehien gustatu zitzaidana, baina pena eman zidan berak ez zigula autograforik eman.
JUNE M.

IDAZLEA ETORRI DA
Pako Aristiren bi liburu irakurri genituen apirilaren 10a baino lehen: "Zazpi pirata baltsa batean" eta Martinello eta sei pirata". Etorri zenean galderak egin genizkion:  "Nondik atera dituzu ideia horiek? Zergatik jarri dituzu izen arraro horiek?"...
Geroago gure denbora amaitu zen eta argazki batzuk egin genituen Pako Aristirekin. Oso ondo pasatu genuen egun hartan!!!
IRIA

IDAZLE FAMATU BAT GUREKIN
Oso ondo pasatu genuen gehienok Pako Aristiren bisitan. Majoa izan zen guztiekin. Asko ikasi genuen, adibidez lehen leku guztietan erretzen zela, baita gure galdera guztiak erantzun zituen, adibidez nondikatera zituen izen arraro horiek. Ez zituen asmatu, liburua egin zuen ume batzuen abenturak kontatuz eta horrela deitzen ziren. Esan zigun "Martinello eta sei pirata"ko abentura gehienak egia zirela baina "Zazpi pirata baltsa batean" zeuden abenturak berak asmatutakoak zirela. Esan zigun ez zuela euskara oso ona, horregatik erabiltzen zuen erdara apurtxo bat liburuetan.
GARAZI

PAKO ARISTI GURE IKASTOLAN
Pako Aristi apirilaren 10ean etorri zen. Ikastolako ikasle batzuk patioan ikusi genuen eta beste batzuk liburutegian eta patioan. Liburutegian Pako Aristirekin egon ginen liburuari buzko galderak egin genizkion, eta berak oso pozik erantzun zizkigun galdera guztiak.
Espero dugu Pako Aristi gehiagotan egotea gurekin.
YARA

IDAZLE ARGIA
Apirilak 10ean Pako Aristi etorri zen gure ikastolara. Liburutegian ikusi genuen. Ariketa bat ipini zigun, bera etorri zenaren kronikaren izenburua asmatzea, batzuk lotsatu egin ziren. Gero galderak egin genituen batzuk interesgarriak beste batzuk ez. Azken momentuan marrazkiak eman genizkion Pakori eta argazki bat atera genuen.
JON

miércoles, 9 de abril de 2014

DESCRIBIENDO ANIMALES

Los alumnos de 4ºA hemos trabajado la descripción de los animales y nos ha quedado asi de chulo:


martes, 8 de abril de 2014

FEKOOR eko lagunak gurekin egon dira



Gaur, apirilak 8, ezgaitasun fisikoak dituzten bi pertsona etorri dira gure gelara.
Altzagan, aste honetan Ezgaitasunaz sentsibilizatzeko jarduera batzuk antolatu dira eta 4. mailakoekin gaur egon dira.
Gurekin, hasieran gelan  Diego eta Ander egon dira. Galderak egin dizkiegu eta erantzun dizkigute. Hau galdetu diegu: nola dutxatzen diren, nola joaten diren komunera, ohera, non konpontzen diren gurpil-aulkiak...
Gutxitasun fisikoa eta organikoa 1 on PhotoPeach

Anderrek kontatu digu bere aulkia oso garestia dela. Diegorenak ere asko balio du. Diegok blog bat du eta bertako bideo batzuk ikusi ditugu bera kirol desberdinak egiten, parapentean, eskiatzen,...

Bigarren zatian patioan FEKOOR eko beste pertsona batzuekin egon gara. Lau jolas egon dira guk egiteko: Saskibaloia gurpil-aulkiekin, Boccia, Futbola itsuek egiten moduan eta pista bat gurpil-aulkiekin ibiltzeko.
Ezgaitasun fisikoak izan arren guk egiten ditugun gauza berdinak egiten dituzte.
Asko gustatu zaigu eurekin egotea eta orain hobeto ulertzen dugu euren eguneroko bizitza.
Gutxitasun fisikoa eta organikoa 2 on PhotoPeach