Gaur, apirilak 8, ezgaitasun fisikoak dituzten bi
pertsona etorri dira gure gelara.
Altzagan, aste honetan Ezgaitasunaz sentsibilizatzeko jarduera batzuk
antolatu dira eta 4. mailakoekin gaur egon dira.
Gurekin, hasieran gelan
Diego eta Ander egon dira. Galderak egin dizkiegu eta erantzun
dizkigute. Hau galdetu diegu: nola dutxatzen diren, nola joaten diren komunera,
ohera, non konpontzen diren gurpil-aulkiak...
Gutxitasun fisikoa eta organikoa 1 on PhotoPeach
Anderrek kontatu digu bere aulkia oso garestia dela.
Diegorenak ere asko balio du. Diegok blog bat du eta bertako bideo batzuk ikusi
ditugu bera kirol desberdinak egiten, parapentean, eskiatzen,...
Bigarren zatian patioan FEKOOR eko beste pertsona batzuekin
egon gara. Lau jolas egon dira guk egiteko: Saskibaloia gurpil-aulkiekin,
Boccia, Futbola itsuek egiten moduan eta pista bat gurpil-aulkiekin ibiltzeko.
Ezgaitasun fisikoak izan arren guk egiten ditugun gauza
berdinak egiten dituzte.
Asko gustatu zaigu eurekin egotea eta orain hobeto
ulertzen dugu euren eguneroko bizitza.
Gutxitasun fisikoa eta organikoa 2 on PhotoPeach
0 comentarios:
Publicar un comentario