lunes, 24 de marzo de 2014
Euskadi Irratian atera gara!!!
Gaur goizean hamabiak aldera matematika ikasten ari ginela, Lurdesi Donostiatik Euskadi Irratiko Mariak deitu dio esanez hamar minutu beranduago gure elkarrizketa airean aterako zela. Matematika utzi eta hor jarri gara denok entzuten adi adi.
Horren zergatia gure blog hau da. Euskadi Irratikoek gure blogean gomazko pultseren informazioa ikusi zuten eta oso interesatuta deitu ziguten elkarrizketa egiteko asmoarekin. Martxoaren 18 an grabatu ziguten eta gaur arte ez dugu jakin noiz emango zuten.
Entzun hemen:
Etiquetas:
euskadi irratia
0 comentarios:
Publicar un comentario