INAUTERIAK ETA RAPA
Otsailaren 28an inauteriak
izango dira, eta Altzagako bigarren ziklokoak raperoz mozorrotuko gara. Horretarako
irrati-kaseta egin ditugu kutxak
erabiliz. Zapata kutxak paperez forratu ditugu eta gero itsatsi dizkiogu paperezko
bozgorailu batzuk.
Guk abestuko dugun rapa, Altzagan rapeatzen deitzen da, eta 3.mailako
Jessicak eta bere lagunak asmatu dute
guretzako.
Rapa luzea da eta erritmo
handikoa. Honela dio:
Altzagan rapeatzen
Rapeatzen ere badakigu, euskaraz,
erabili gure herriko hizkuntza,
Kolorezkoak gara ta egiten dugu euskara.
Otsoa edo bildotsa, luzea edo motza, igo behar dugu ahotsa,
Ez digu ematen lotsa, jar ezazu bihotza.
Dantzatzen ere
badakigu, egin behar badugu,
gure hizkuntzari laguntzeko, hori baita helburu,
Erreza ez dela badakigu,
horregatik gonbidatzen zaituztegu.
Gehiago erabiltzeko, ulertzen?
Horrelakoak gara,
Altzagako gazteak,
gure jendeari
irekitzen dizkiegu ateak, …yeah!
Gurekin euskaraz hitz egiteko gonbidatzen zaituztegu.
Gurekin euskaraz…
Hitz egiteko…
Jon Ander, Luca,Zara eta Alexander.