martes, 25 de febrero de 2014

ARTE EDERREN MUSEOA


            

Otsailaren 20an Bilboko Arte Ederren museora joan ginen metroz.
I Hiru taldetan banatu ginen eta Lourdesen taldea azkena joan ginen. Iberdrolako dorrea ikusi genuen eta Casilda Iturrizarren  parkea ere bai. Gero jolastu genuen parkean “pi – lurrera”, hamar minutu gutxi gora behera  egon ginen eta ondoren museora sartu ginen.   
 Cesarrek, bertako arduradunak, harrera egin zigun  eta karpetatxo bat  eta arkatz bat eman zizkigun bakoitzari eta zinemara sartu  ginen. Zineman koloreari  eta formari buruzko  bi  pelikula ikusi genituen. Ibilbidea  hasi genuen eta  Lourdesek arkatzak kendu zizkigun batzuei denbora osoan jausten ari zitzaigulako. 
                                                  
                                               Ibone, Miren, Iria, Markel eta Julian
   
               

   KOADROAK

Ibilbidean zazpi koadro ikusi genituen.

 Lehenengoz Natibitatea ikusi genuen XV. mendean egindakoa. Bigarren koadroa Europaren bahiketa 1590ekoa, margolariak Martin  de Vos du izena.    Hirugarren koadroa Krabelin gorridun baserritar gaztea Adolfo Guliardek  margotua. Laugarren koadroa Lorategia deitzen zen, Francisco Iturrinok egina eta kolore arraroak zituen, palmondoa urdina zen. Bosgarren koadroa ikustera joan ginen gero, Kalabaza zuen izena eta Miquel Barcelok egin zuen, bertan kalabazaren pipak itsatsita zeuden eta zigarro zati bat ere bai. Seigarren koadroan aurpegiak letraz eginak zeuden. Azkena Gabriel Ramos Urangak egin zuen, oso koloretsua zen eta gelako gehienoi asko gustatu zitzaigun. Gabriel Ramos Uranga Altzaga Ikastolako gurasoa izan zen eta bere seme-alabak, guk bezala, Altzagan ikasi zuten.

                                                     Naiara, Hugo, Jon eta Nicolas.






0 comentarios:

Publicar un comentario