jueves, 27 de febrero de 2014

RAPEROAK



INAUTERIAK ETA RAPA

Otsailaren 28an inauteriak izango dira, eta Altzagako bigarren ziklokoak raperoz mozorrotuko gara. Horretarako  irrati-kaseta egin ditugu kutxak erabiliz. Zapata kutxak paperez forratu ditugu eta gero itsatsi dizkiogu paperezko bozgorailu batzuk.

Guk abestuko dugun rapa, Altzagan rapeatzen deitzen da, eta 3.mailako Jessicak eta bere  lagunak asmatu dute guretzako.

Rapa luzea da eta erritmo handikoa. Honela dio:



Altzagan rapeatzen

Rapeatzen ere badakigu, euskaraz,

erabili gure herriko hizkuntza,

Kolorezkoak gara ta egiten dugu euskara.

Otsoa edo bildotsa, luzea edo motza, igo behar  dugu ahotsa,

Ez digu ematen lotsa, jar ezazu bihotza.



Dantzatzen  ere badakigu, egin behar badugu,

gure hizkuntzari laguntzeko, hori baita helburu,

Erreza ez dela  badakigu,

horregatik gonbidatzen zaituztegu.

Gehiago erabiltzeko, ulertzen?

Horrelakoak gara,  Altzagako gazteak,

gure jendeari   irekitzen dizkiegu ateak, …yeah!

Gurekin euskaraz hitz egiteko gonbidatzen zaituztegu.

Gurekin euskaraz…

Hitz egiteko…



              Jon Ander, Luca,Zara eta Alexander.

0 comentarios:

Publicar un comentario