martes, 25 de febrero de 2014

BILBO HANDIA



Laugarren mailan Bilbo Handia gaia lantzen  aritu gara. Gure eskualdeko herri guztiekin liburuxka bat egin dugu. Taldeka banatu genuen lana.
 Lehenengo  Google-mapsen herriak bilatu genituen. Talde bakoitzak wikipedian bilatu ondoren herrien informazioa orri batean idatzi zuen. Etxetik ere ekarri genuen informazioa. Guzti  horrekin liburu bat egin dugu.

Gero maketa bat egitea pentsatu genuen eta hasi ginen. Batzuk mendien, ibaien eta herrien izenak egiten hasi ziren. Beste batzuk etxetxoak eta beste monumentuak,  plastilinaz egin zituzten. Azkenik beste batzuk maketan ibaiak eta mendiak egiten aritu ziren.
Aitorrek eta Asierrek gure Bilbo Handiko herrien liburuaren azala asmatu eta marraztu zuten, artista bikainak dira eta.  Azkenean bideo bat egin dugu prozezu guztia ondo ikusteko.

Garazi, June, Jordi, Ugaitz, Asier, Yara eta Aitor.



Bilbo Handiko maketa on PhotoPeach

3 comentarios:

EGUZKIÑE dijo...

IZUGARRIKO LANA!!! OSO OSO POLITA BENETAN! ESKERRIK ASKO LURDES ETA ZORIONAK NESKA - MUTIKO!!

Unknown dijo...

Aupa neska mutilak, lan oso polita... lan asko egin duzue....ZORIONAK DENOI.....Lurdes oso pozik egon behar zara beraiekin... langile onak direlako.

Unknown dijo...

Eskerrik asko Eguzkiñe eta Juan Carlos

Publicar un comentario