jueves, 13 de marzo de 2014

Gomazko pultserak



Altzaga Ikastolan gomazko pultserak modan daude. Patioan neska-mutilak pultserak egiten ikusten ditugu. Jendea ikasten ari da. Klaseko gehienok badakizkigu egiten eta oparitzen ditugu. Hemen azaltzen dugu nola egin. Ea gustatzen zaizuen.



Nola egiten dira
    • Materiala:
-          koloretako goma txikiak
-          lotura gardenak
-          gantxiloa
-          arropa pintza edo bi bolaluma

    • Prozedura  Galburu formakoa egiteko:
1.      Lehenengo hiru goma hartu behar dituzu. Goma bat zortziaren forma eginez arropa-pintzan sartzen dugu. Ondoren beste biak sartzen ditugu arropa-pintzan baina biratu gabe. Gero beheko goma igo egiten da.



2.      Laugarren goma bat hartzen dugu eta pintzan sartzen dugu eta igotzen dugu azpiko goma.









3.   Bosgarren goma sartzen dugu pintzan eta azpikoa igotzen dugu gainetik. Horrela jarraitzen dugu nahi dugun luzera lortu arte.




4.      Amaitzeko lehenengo gomatik lokailua sartzen dugu. Gero azken gomatik berdina sartzen dugu eta horrela  gure pultsera lotzen dugu.




Forma desberdinak
Forma desberdinetakoak egin daitezke, galburu formakoak, V formakoak, kateak eginez… Kolore desberdinak konbinatuz, ostadar koloreak erabiliz…

Kontuz ibili minik ez egiteko
Paketean datozen lokailuak erabili pultsera lotzeko, ez dugu aholkatzen kliparen erabilera min egin daitekelako. Kontuz gomekin hatzamarretan, ez bait du uzten 
odola pasatzen.

Non erosi materiala
      Gomak txinatar dendetan eros ditzakezue, gure ustez merkeagoak dira. Pakete batek 0,90 € balio du, bertan 150 gomatxo datoz. Badaude pakete handiagoak, 500 gomatxo dituen paketeak 2,20€ balio du.


Gauza gehiago egin daitezke
Eskumuturrekoak dira gehienetan egiten ditugun gauzak, baina beste batzuk ere egin daitezke: eraztunak, kateak, giltzariak, estutxeari edo motxilari lotzeko katetxoa, lepokoak, belarritakoak… Hauexek dira egin ditzakegun gauza batzuk.




 L.H. 4.maila B

0 comentarios:

Publicar un comentario