Gaur, martxoak 21, Carmenek, HH4ko irakasleak, galdetu digu ea prest gauden lau urteko umeei pultserak egiten irakasteko. Guk baietz esan diogu eta arratsaldean eurekin elkartu gara. Garbiñen eta Carmenen ikasleak euren solairuko aterpean itxaron gaituzte eta taldetxoetan eseri gara.
Carmenek eta Garbik materiala banatu digute eta guk binaka
jarri gara talde txikietan erakusteko eta laguntzeko. Oso azkar ikasi dute,
batzuk pultsera amaitu dute eta beste batzuk eraztuna egin dute.
Asko gustatu zaigu irakasleak izatea. Eurek ere oso ondo
pasatu dute.
0 comentarios:
Publicar un comentario