Altzaga Ikastolan gomazko pultserak modan daude. Patioan
neska-mutilak pultserak egiten ikusten ditugu. Jendea ikasten ari da. Klaseko
gehienok badakizkigu egiten eta oparitzen ditugu. Hemen azaltzen dugu nola
egin. Ea gustatzen zaizuen.
Nola egiten dira
-
koloretako goma txikiak
-
lotura gardenak
-
gantxiloa
-
arropa pintza edo bi bolaluma
- Prozedura Galburu formakoa
egiteko:
1.
Lehenengo hiru goma hartu behar dituzu. Goma bat zortziaren forma eginez arropa-pintzan sartzen dugu. Ondoren beste
biak sartzen ditugu arropa-pintzan baina biratu gabe. Gero beheko goma igo
egiten da.
2.
Laugarren goma bat hartzen dugu eta pintzan sartzen dugu eta igotzen dugu
azpiko goma.
3. Bosgarren goma sartzen dugu pintzan eta azpikoa igotzen dugu gainetik. Horrela
jarraitzen dugu nahi dugun luzera lortu arte.
4.
Amaitzeko lehenengo gomatik lokailua sartzen dugu. Gero azken gomatik
berdina sartzen dugu eta horrela gure
pultsera lotzen dugu.
Forma desberdinak
Forma desberdinetakoak egin daitezke, galburu formakoak,
V formakoak, kateak eginez… Kolore desberdinak konbinatuz, ostadar koloreak
erabiliz…
Kontuz ibili minik ez
egiteko
Paketean datozen lokailuak erabili pultsera lotzeko, ez
dugu aholkatzen kliparen erabilera min egin daitekelako. Kontuz gomekin
hatzamarretan, ez bait du uzten
odola pasatzen.
Non erosi materiala
Gomak txinatar dendetan eros ditzakezue, gure ustez
merkeagoak dira. Pakete batek 0,90 € balio du, bertan 150 gomatxo datoz.
Badaude pakete handiagoak, 500 gomatxo dituen paketeak 2,20€ balio du.
Gauza gehiago egin
daitezke
Eskumuturrekoak dira gehienetan egiten ditugun gauzak, baina
beste batzuk ere egin daitezke: eraztunak, kateak, giltzariak, estutxeari edo
motxilari lotzeko katetxoa, lepokoak, belarritakoak… Hauexek dira egin
ditzakegun gauza batzuk.
L.H. 4.maila B